La Roca Bilbao

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelago, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelago, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.

Publicado el

Joxean Artzek esandakoaren ildotik, La Roca euskararen munduan murgildu zen goiz batean. Kafe dastaketa bat antolatzeko aukera izan genuen Juan Mateo Zabala euskaltegian, ekitaldi ederra pare bat orduz euskara ikasten dauden pertsonekin harremanetan jartzeko eta kafearen inguruko interesa pizteko.

Goizeko lehen orduetan euskaltegiko gelak kafearen usainarekin bete genituen eta pixkanaka ikasleak bertaratzen joan ziren. Gure asmoa gure ikuspuntua transmititzea zen, lehenik kafearen historia eta lanketa azaltzea, landatzen denetik tabernan edo etxean hartu arte. Behin hori eginda, kafe ezberdinak dastatzeko ordua heldu zen eta azkenik gozatzeko unea, usaimena landu eta gero ondo prestatutako kafea gozatu genuen.

Saioa esperientzia guztiz interesgarria izan zela esan dezakegu, batez ere euskaraz izan zelako, hizkuntza ikasten daudenek erabili zutelako eta gu ere ausartu ginelako. Beraz, kapazak izan baginen edonork egin dezake, zaindu dezagun daukagun altxorra eta dakizuenok erabil ezazue edozertarako baliagarria da eta.

Azkenik eskertu behar dizuegu etorri zineten guztioi zuen partehartze eta jarrera, oso giro ona izan genuen, espero dugu berriro elkar ikustea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>